XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

21. Sailka itzazu ondoko erreakzioak eta izenda itzazu bertan ageri diren substantziak.

a) Nasub2O + COsub2 -- Na2COampsub3;

b) Hsub2SOampsub3; -- Hsub2O + SOsub2

c) Zn + Hsub2SOampsub4; -- =zNs=Oampsub4; + Hsub2

d) Pb(NOampsub3;)sub2 + 2HCI -- =pBc=Isub2 + 2 HNOampsub3;

e) Cu + HgClsub2 -- Hg + CuClsub2

f) 2 Mg + Osub2 -- 2=mGo=

g) Campsub3;H8 + 50sub2 -- 3COsub2 + 4 Hsub2O

h) 2HCl + Zn(OH)sub2 -- ZnClsub2 + 2Hsub2O

Sintesi-erreakzioak

7. irudian esperientzia erraz baten deskribapena ageri da.

- Portzelanazko kapsula batean sufre-hauts pixka bat jarri da, kolore horikoa, eta burdin karraskauts finak, azken hauen masa sufrearena baino bi aldiz handiagoa izanik, gutxi gora-behera.

- Bi substantziak ongi nahastu dira.

Ondoren, kapsula gas-erregailuaren sugarraren gainean jarri da eta berotu egin da poliki.

-Laster batean, goritasun gorriska agertu da, nahasketa guztira zabaldu dena.

Ikus daitekeenez, berotzen segitu ez arren ere, erreakzioak aurrera egiten du berez.

-Lorturiko produktua grisaska da, eta bertara imana hurbiltzean oso erakarpen motela pairatzen du.

Burdina (II) sulfuroa da.

-Gertaturiko erreakzioa honelaxe formula daiteke:

Fe + S -- =fEs=

22. Zein arrazoi eman ditzakezu, gertaturikoa benetan erreakzio kimikoa izan dela egiaztatzeko?

Erreakzio honetan bi elementu elkartu dira konposatu bakarra eratzeko: konbinaziozko erreakzio-mota honi sintesi-erreakzioa deritzo.

Sintesizko beste erreakzio-mota bat konposatuen molekula sinpleen artekoa da, konposatuak beste molekula konplexuagoa eratzeko elkartzen direlarik.

Horixe gertatzen da, adibidez, ondoko erreakzioan:

Sintesi-erreakzioetan bi elementu edo konposatu elkartu egiten dira beste konposatu berri baten molekula eratzeko.

23. Formula itzazu ondoko ekuazioak eta doitu egokiro.

-Uraren sintesia, hidrogenotik eta oxigenotik abiatuz.

-Amoniakoaren sintesia, NHampsub3;, nitrogenotik eta hidrogenotik abiatuz.

-Kaltzio sulfitoaren sintesia, kaltzio oxidotik eta sufre dioxidotik abiatuz.

7. ird. Burdina (II) sulfuroaren sintesia.